Navedak azpimarratu dau klubeko zenbait jokalarik Athleticen jokatzea lortuko dabela

Julen Naveda, Bizkerre Futbol Taldeko kirol zuzendariak klubaren denporaldi barria aurkeztu deusku

Julen Naveda: “Bizkerren maila goreneko entrenatzaileak daukaguz”

Nerea Bengoa, Bizkerre eta Osasunaren aurkako partiduan / Bizkerre FT

Azken asteotan emakumezkoen futbolari bere tartetxoa emon nahi gura dautsagu Jokoan. Gaur bai Bizkaiko, bai Euskal Herriko emakumeen harrobiko klub onenetariko bat ekarri dogu, euren istorioa eta azken ordukoak kontetako.

Bizkerre Futbol Taldea, 1980garren urtean sortu zan, guraso-talde batek Sopelako hondartzan egiten ziran torneoetan euren seme-alabak lehiatzeari ekin eutsienean.

Geroago klubak umeak federatzera bultzatu ebazan guraso horreek. Neskek Bizkaian sortu zan emakumezkoen lehen futbol liga federatuan parte hartu eben. Gaur egun, ikusten da zer dimentsino hartu dauan emakumezkoen futbol horrek, eta, neurri handi batean, bardintasunaren aldeko aitzindari izan ziran. 1988tik aurrera, Kopa eta Ligako tituluen bilduma egiten hasi ziran.

Emakumezkoen Athleticek irabazitako lehen eta azken ligetan, aurretik Bizkerretik pasa ziran hainbat jokalari egon ziran: Lexuri Angulo, Nerea Onaindia (emakumezkoen Athleticeko lehen kapitaina eta San Mamesen gol bat sartu eban lehen jokalaria), Leire Zabala, Tzibi Juaristi, Saioa Gonzalez, Amaia Olabarrieta, Patri de la Sota, Eider Hidalgo, Garazi Murua, Maddi Torre, Andrea Sierra, Nerea Nevado, Naroa Uriarte eta Iñigo Juaristi entrenatzailea bera.

Gaur egun, harrobi garrantzitsuenetako bat da, eta lehen taldeak bigarren federazino mailan jokatzen dau, besteak beste. Horretaz berba egiteko gaur Jokoan euki dogu Julen Naveda, klubaren kirol zuzendaria.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00