Pobrezia eta etxebizitzaren arazoak oindino be oso presente dagoz

Pertsonak erdigunean jarrita bakarrik egingo dala aurrera adierazo dabe Unai Burguete, Jasone Aretxabaleta eta Elena Unzueta tertuliakideek

Justizia Sozialaren Nazinoarteko eguna hizpide gaurko tertulian

Goizeko Izarretan saioko tertuliakideek mahai gainean jarri dabe pobrezia eta etxebizitzaren arazoak oindino be oso presente dagozala Euskadin. Jasone Aretxabaletak, Elena Unzuetak eta Unai Burguetek nabarmendu dabe familia askok ezin dabela etxebizitza duin bat ordaindu, eta kasu batzutan logela bat alokatzea be oso garestia dala, 700 euro ingurura heldu daitekeela azpimarratuta.

Bestalde, Caritas Bizkaia-k egiten dauen lanari balioa emon deutsie, eta gogoratu dabe milaka boluntarioren laguntzagaz persona askori eusten deutsiela. Kezka berezia azaldu dabe adinbakoen egoeragaitik: 18 urtetik beherako askok pobrezia-egoeran bizi dirala ohartarazo dabe, eta neurri zehatzak eskatu dabez, desbardintasuna ez daiten belaunaldiz belaunaldi betikotu.

Tertuliakideek, gainera, migratzaileen erregularizazino-zailtasunak eta bakartadearen arazoa be aitatu dabez, eta azpimarratu dabe pertsonak erdigunean jarrita bakarrik egingo dala aurrera.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00