
Kabian proiektu berritzaile bat da, etxebizitzak modu jasangarrian, inklusiboan eta erosterrazak izan daitezan pentsatuta dagoana. Gaur egun etxebizitzen arazoari aurre egiteko modu bat da.
Kabian-ek egurra erabiltzen dau eraikin honeek egiteko. Egurra porlana baino jasangarriagoa da, eta gainera, sua hartzen zailagoa. Gorka Rodriguez, proiektuko kideak, esango deuskunez, eraikinak bere osotasunean “prezio berdina dauko egurrezkoa ala porlanezkoa izan”, baina Kabian-en etxebizitzak eraikitzen 6 hilabete irauten dabez eta porlanezko etxebizitza bat eraikitzearen bataz-besteko denbora tartea bi urtekoa da.