Gorka Rodriguez: "Egurra erabilten dogu eraikinak egiteko, baina ez orain arte erabili dan moduan"

Etxebizitzak modu jasangarri, eta inklusiboan egin eta erosterrazak izango dira

“Kabian” proiektua eraikitzen dabilz

Kabian proiektu barritzaile bat da, etxebizitzak modu jasangarrian, inklusiboan eta erosterrazak izan daitezan pentsatuta dagoana. Gaur egun etxebizitzen arazoari aurre egiteko modu bat da.

Kabian-ek egurra erabilten dau eraikin honeek egiteko. Egurra porlana baino jasangarriagoa da, eta gainera, sua hartzen gatxagoa. Gorka Rodriguez proiektuko kideak esango deuskunez, eraikinak bere osotasunean “prezio bardina dauko egurrezkoa ala porlanezkoa izan”, baina Kabian-en etxebizitzak eraikitzen 6 hilabete irauten dabe eta porlanezko etxebizitza bat eraikitzearen bataz-besteko denbora tartea bi urtekoa da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00