Hezetasunagaz zuzenean harremanetan egondako belarriek pairatzen dabe

Juan del Arco botikariak igerilariaren otitisa lez be ezaguna dan arazoaren inguruan egin dau berba

Kanpoko otitisa: udeagaz lotura estua daukan gaitza

Kanpoko otitisa kanpoko entzumen-hodiaren hantura bat da, kutsakorra edo ez-kutsakorra izan ahal dana. Otitis arruntak, aldiz, erdiko belarriari eragiten deutso. Kanpoko otitisari igerilariaren belarria edo igerilariaren otitisa be esaten jako, hezetasunagaz harremanetan dagozan belarrien barruan garatzen dalako. Gaixotzen dan jendea urpean edo igerian asko ibilitakoa izan ohi da. Horregaitik, udeagaz lotzen dan gaitza da.

Astero lez, Juan del Arco geure botikariagaz egin dogu berba Aupa Bizkaia irratsaioko Farmazia tartean. Solasaldiaren protagonista kanpoko otitisa izan da.

Beste albiste eta podkastak...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00