Azkenaldian karabela portugaldarrak gure kostaldeetan agertu dira. Marmoka bereziak dira, kolore berezia daukienak eta sekulako tentakuluakaz. Donostiako Aquariumera jo dogu honetaz gehiago jakiteko Aupa Bizkaia saioan, eta Xabierrek argi itzi deusku agerraldien arrazoia haizearen eragina dala.
Jatorriz ez dira Euskal Herrikoak
Karabela honeek jatorriz ez dira Euskal Herrikoak, ur berotakoak dira, eta normalean ozeano barean edo indikoan dabilz, baina Xabierren esanetan, gure korronteetaatik urten eta haizearen eraginez, gure kostaldean agertu dira. “Aurreko urtean uraren tenperaturea 25 gradura ailegau zan, eta ez genduzan ikusi” azpimarratu dau Xabierrek. Gainera, 2010an dexente hurreratu ziran eta 2018an be, baina beste uda batzuetan ez dira etorri.