Santurtziko Itsas Museoak herriko itsas iragana ezagutzeko aukerea eskaintzen deusku antzeztutako bisiten bitartez. Karmen arrain saltzailearen eta beste pertsonaia herrikoi batzuekaz batera, Santurtziko historia eta tradizinoak modu ludiko eta dibertigarrian ezagutuko doguz. Bisitaldia arrain enkante bategaz amaituko da, usadio zaharrean, garai baten horretarako erabilten zan aretoan. Hitzordua, abuztuko zapatuetan, 12:30ean. Ordu bete inguruko bisitak dira eta sarrerak 2€ balio dabe. Izena emoteko 94 483 94 94 telefono zenbakira deitu edo turismo@santurtzi.eus helbidera idatzi daiteke. Gaizka Medina Itsas Museoko kidearen bitartez ezagutu doguz Santurtziko antzeztutako bisita honeek.