
Indautxu auzoko El Pilar ikastetxeko seigarren mailako gaztetxoak izan dira aste honetako bertsolariak. Ikastetxea zelangoa dan eta inauterietarako ze plan izan daben bertsotan kontatu dabe. Gainera, oinak emonda eta azken amaiera emonda, bertso ariketa borobila egin dabe. Oihana Bartra bertsolariari buruz gehiago jakiteko be deskribapen txukuna eskaini dabe.
Zortziko Txikia irratsaioa Bizkaiko Bertsozale Alkartegaz lankidetzan emititzen dogu domekaro eta horretarako Bilboko Udalaren babesa izango dogu.