Ehun bat lagun igaro dira bertatik

Hilaren 20an izango da ospakizuna

Karrika antzerki taldeak 25. urteurrena ospatuko dau

Karrika antzerki taldea / Karrikaren sare sozialak

Durangoko Karrika antzerki taldeak datorren astean ospatuko dau bere 25. urteurrena. Hilaren 20an izango da ospakizuna. Karrika, 1998. urtean sortu zan. Maite Lopez hasieratik izan da taldean. Esan deuskunez, Kurutziaga ikastolako kideak batu ziran euskeraz zeozer sortu nahian. Berbaro eta San Agustin kulturguneagaz bat egin eben, eta azken honetan estreinau zan euren lehen antzezlana Martiak 31.

Sorkuntza propioak

Karrika antzerki taldetik hainbat lagun igaro da, ehun inguru. Batzuk, aktore profesionalak egin dira, Eneko Sagardoi adibidez. Harrobi modukoa da Durangon. 25 urtetan 30 bat antzezlan sortu dabez. Sorkuntza propioak dira beti. Era guztietako lanak sortu dabez.  Gaur egun, zazpi aktore dagoz Karrika antzerki taldean. Patricia Urrutia da gidoilari nagusia. Aurten, udagoienean antzezlan barria estreinatzea nahi leukie. Badabiz lanean horretarako.

Ospakizuna

Bitartean, datorren astean, 25. urteurrena ospatuko dabe Durangon. Santana plazan jarri dabe hitzordua arratsaldeko bost ta erdietan. Bertan, Karrikakoak prest egongo dira konbidaduak makilletako be bai. Alde Zaharretik kalejirea egingo dabe ostean eta jaia San Agustinen amaituko da kopau bategaz. Konbidaduei zilar koloreko zeozer soinean eroateko eskatzen deutse Karrikatik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00