
Karrikan kaleko arteetan Euskal Herriko artista barrien sorkuntza eta hedapena bultzatu gura dauan plataforma da. Bilboko Kalealdia Jaialdia, Gasteizko Kaldearte Jaialdia, Hendaiako Mai du Théâtre Jaialdia, Leioako Umore Azoka, Kultur Programazioa-Antsoain, Kultur Programazioa-Iruña, Louhossoako Topada Fabrika eta Karrika Elkartea dira Karrikan plataformako bazkideak.
Plataformak kolektibo, artista eta sortzen ari diran konpainien sorkuntza originalak babestu gura dauz. Espazio publikoan espektakulua egiten daben Euskal Herriko profesional edo profesionalizatze bidean dagozanentzako laguntza eskeintzen dabe. 2025eko abuztuaren 14an zabaldu zan laguntza eskatzeko epea eta urriaren 8ra arte eskatzeko aukera dago. Deialdi honen helburua konpainia bat laguntzea da, 2025eko urritik 2027ko maiatzera bitartean bere sortze-prozesua garatu dagian.
Karrikan Zubiak ekimenaren nondik norakoak jakiteko, zein inportantea dan artista hasibarriei laguntza emotea eta kaleko artea balorean ipinteko, Bilboko Kalealdia jaialdiko zuzendaria, Pedro Ormazabal geugaz eukiko dogu Goizeko Izarretan irratsaioan.