Norbere buruari barre egin eta garbi berba egitea dira bidea

Ordubeteko bakarrizketa barria zemendiaren 7an estreinauko dau

“Katana”-gaz dator Ana Goitia

Ana Goitiaren "Katana" bakarrizketea / Bizkaia Irratia

Ana Goitia kazetari eta umoregile lekeitiarrak zemendiaren 7an estreinauko dauKatanaizeneko bakarrizketa barria.Barre Librea” saioan hasi zan Ana Goitia bakarrizketak eskaintzen. Antton Telleriak animauta herriz-herri eskaintzeari ekin eutson orain urte bi. 10-15 minutukoak izan dira orain artekoak baina “Katana”k ordu beteko iraupena izango dau. Honegaitik bakarrik umoregileak urduri baina pozik dagoala esan deusku. Bakarrizketa barriaren izenburuaz itaunduta, umoregileak esan deusku japoniar jatorriko labanagaz daukala loturea. Gai desbardinak zorrotz aztertzeko prest dago.

Gai desbardinak

“Katana” bakarrizketan, musikeak presentzia handia izango dau eta gai desbardinak jorratuko dira; gurasoen papera, matxismoa, lodifobia…azken gai bi honeek aipatzerakoan, egileak, ikusleen artean hausnarketea eragin gurako leuke bide batez. Barre eragiteko zerk funtzionetan dauan galdetzerakoan Ana Goitiak argi dauka norbere buruari barre egin eta berba garbi egitea dala bidea. Orexan izango da “Katana”ren  estreinaldia zemendiaren 7an. Donostian eta Aretxabaletan izango da ostean. Ana Goitiak esan deuskunez Bizkaian be eskeiniko dau bere bakarrizketa barria. Datak ixten dabil horretarako.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00