Katxete bola-jokoa antzinako modalidadea da, kirol honen lehenengo datuak XIX. mendekoak dira

Katxete deitzen da zaplasteko baten antzera jaurtitzen dalako

Katxete bola-jokoa, Enkarterri eta Ezkerraldeko kirol autoktono bakarra

Katxete bola-jokoa antzinako modalidadea da, Ezkerraldeko eta Meatzaldeko herri batzuetan jokatzen dana, eta antzinatasun hori ez dago datauta. XIX. mendean, jada, bere existentziari buruzko datuak badagoz, 1830etik hain zuzen be, baina ez dago haren jatorriari buruzko daturik. Adituek dinoe, antzinatik jokatzen dala eta tradizinoa askoz be zaharragoa dala. Enkarterri eta Ezkerraldeko kirol autoktono bakarra da.

Katxete deitzen da jaurtitzeko moduagaitik, zaplasteko baten antzera jaurtitzen dalako eta baita kolpearen soinuagaitik be. Jokatzen dan zelaiari karrejo esaten jako, jaurtitzen dana bola da eta modalidade honetan aritzen diran kirolariei, bolari deitzen jake.

Hain tradizionala dan kirol hau hobeto ezagutzeko, bolari bigaz berba egiteko aukera euki dogu. Batetik, Urioste klubeko Aaron Ruiz, besteak beste, 2023an Euskadiko txapelduna izan zana, Eta bestetik, Errekatxoko Alex Torres, aurtengo Euskadiko txapelduna gizonezkoen modalidadean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00