
Kepa Arrizabalaga panderojolearen aldeko hileta eleizkizuna gaur egingo dabe Gatikan (19:00etan). 81 urtegaz hil da oraintsu omenaldia jasoteko musikaria. Plentzian jaio zan, Isukiza auzoko Sitze baserrian. Ezkondu ostean egin eban ibilbide oparoena musikan, aitagaz hasita. Ezkondu eta gero, Urdulizko txapelketa baten parte hartu eben, ondoren Erakustazokako beste baten, eta han hirugarren egin eben. Handik aurrera, dei ugari jasoten hasi ziran eta makina bat plaza alaitu eban.