Kirikiño Ikastolako 70 gaztetxo bertsolari izan dira Zortziko Txikia irratsaioan

Gabonaldia, 2023. urterako asmoak eta lagunak aipatu dabez bertsotan

Kirikiño Ikastolako gaztetxoekin hasi dau ikasturtea Zortziko Txikia irratsaioak

Kirikiño Ikastolako gaztetxoak / Bizkaia Irratia

Bertsolaritza ikastetxeetan zelan lantzen daben ezagutzeko aukerea dago zapaturo, bagilera bitartean, gure irratian. Astetik astera, Bilboaldeko ikastetxe batera bisitan joaten gara eta guretzat beren beregi prestatutako bertsoak izango doguz entzungai. Bizkaiko Bertsozale Alkarteagaz lankidetzan eta Bilboko Udalaren laguntzeagaz egiten dan irratsaioa da.

Ikasturte honetako irratsaioen Bilboko Indautxu auzoan emon deutsagu hasierea. Kirikiño Ikastolara joan gara eta bertako aretoan 70etik gora ikaslez inguratu gara. Gabonaldiari buruz, 2023rako asmoen barri, euren lagun onenak nortzuk diran… horrexek kontatutako eta kantatutako batzuk. Jolaserako tartea be hartu dogu eta hiru bertso-asmakizun prestatu dabez.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular