BBK-k esperimentu sozial artistikoa sortu dau

Bilboko Arriaga plazan arazoa ikusgai bihurtzeko azpiegiturea jarri dau BBK-k

“Kolapso” globoa, gure erabagiek planeteari egiten deutsen kaltea erakusteko

"Kolapso" Arriaga Antzokiaren aurrean / Bizkaia Irratia

Lehiakortasun Iraunkor edo Jasangarriaren aldeko apustuaren esparruan, BBK-k  ‘KOLAPSO: Etorkizuna aukeratu’ kanpaina barria aurkeztu dau. Kanpaina horren ardatz nagusia Kolapso da, Bilboko Arriaga Antzokiko Plazan kokatutako tamaina handiko esku-hartze artistiko harrigarria, SpY nazinoarteko artistarekin lankidetzan sortua, eta egunez egun erabagi txikiekin planetaren gainean egiten dogun presinoa agerian itxi gura dauana.

Ekimen honek esku-hartze artistiko fisiko bat eta mundu birtual bat ditu,  herritar guztiek parte hartu ahal dabena. Kolapso –Bilbo uriaren maketa baten gainean mundua sinbolizatzen dauana–itzulerarik bako puntu hori modu azeleratuan gorpuzteko jaio da, eta bizi garen munduan guztion artean egiten dogun presinoaren irudikapen metaforikoa izateko kontzeptualizatu da.

Gaur egun, gure erabagi bakoitzak, oso txikiak iruditu arren, presino erantsia eragiten dau gure munduan, eta hurrengo belaunaldiei itxi gura deutsaguen etorkizuna aukeratzen dogu. Kolapsoren metabertsoa sortu da mundu fisikoaren eta digitalaren arteko interakzinoa bultzatzeko eta obra artistikoaren etorkizunean herritarren interakzinoa ahalbidetzeko. Bertan, galdera moduko eguneroko ekintza batzuen bidez, obrarekin konektatzen eta
esperimentatzen da, Kolapso instalazino artistikoa denbora errealean puztuten eta despuztuten da, Kolapsoa edo munduaren eztanda eraginez edo saihestuz. Mundu birtual honetan, Bilboko erdigunea erreproduzitzen da, eta gailu bat dauan edozein pertsona konektatu daiteke gura dauanean eta gura dauan moduan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00