"MásMóvil eta Orangen fusinoak ez dau Euskaltel arriskuan jarriko" azaldu deusku Koldo Unanuek

"6G sistemea ez da 2030a baino arinago gure mogikorretara helduko" zehaztu dau Euskalteleko marketing zuzendariak

Koldo Unanue: “Euskaltelek fakturazinoan eta bezeroetan hazkundea euki dau 2022an”

Koldo Unanue (Euskalteleko marketing zuzendaria) / Bizkaia Irratia

Bartzelonako Mobile topaketan mugikorrentzako teknologia barriei buruz  eztabaidatu dabe. 5Gak ekarritako hobekuntzak sakondu egingo dauz 6Gak. “6Gak abaidura handiagoa emongo deusku. Halan da be, oraindik herritar gehienek 4Ga daukie” gogoratu deuskue Euskalteletik. Koldo Unanue, Euskalteleko marketing zuzendaria euki dogu gaur Goizeko Izarretan.

Etorkizuneko telebista

Ikus Entzunezko Komunikazinorako teknologien ganean be barrikuntzak dagoz. Interneten izandako aldaketak ikus entzunezkoetara bideratu dira, telebistara esaterako. “Gaur egun telebista kate arruntetan ikusle guztiek iragarki bardinak ikusten dabez, aurrerantzean publizidade pertsonalizadua jasoko dabe, interneten gertatzen dana telebistara zabalduko da” azaldu deusku Unanuek. Netflix plataformea be albiste izan da azken aldian. Partekatutako kontuakaz amaitzea erabagi dauelako hain zuzen be. Orain beste plataforma handiek zer erabagiten daben ikusi beharko dala esan deusku Unanuek.

Orange eta MásMóvilen fusinoa

Euskaltel gaur egun MásMóvil taldeko kideetariko bat da. “Horren barruan dagozanakaz (Yoigo, Guuk…)  lehiatzen gara nahiz eta helburu nagusia eurei bezeroak kentzea ez dan” zehaztu deusku Koldo Unanuek. Euskaltelek 2022an fakturazinoan eta bezero kopuruan hazkundea igerri dauela aurreratu deusku, datu zehatzak aste batzuk barru argitaratuko dabez. “Call center-ak eta bulego nagusiak Euskadin mantentzen dira eta MásMovil eta Orangen arteko fusinoak ez deusku eragingo, fusino horrek ez dau Euskaltel arriskuan jarriko” azaldu dau Unanuek.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular