Juan del Arco: "Polipo txikien agerpenagaz hazten da kolon eta ondesteko minbizia normalean"

Juan del Arco geure botikariagaz egin dogu berba Kolon eta Ondesteko Minbiziaren Aurkako Munduko Egunaren atarian

Kolon eta ondesteko minbizia ohikoena da estadu mailan

Juan del Arco geure botikariagaz egin dogu berba Kolon eta Ondesteko Minbiziaren Aurkako Munduko Egunaren atarian. Izan be, aitatutako eguna martiaren 31n dago ezarrita. Kolon eta ondesteko minbizia ohikoena da estadu mailan. Detektatzen diran 10 minbizietatik bat mota honetakoa da. Prostata eta bularrekoa dira bakarrik ohikoagoak gizonezkoetan eta emakumezkoetan, hurrenez hurren.

Hestearen azken zatiko zelulen ezohiko kontrolik gabeko hazkundearen ondorioz gertatzen dan minbizia da kolon eta ondestekoa. Normalean, polipo txikien agerpenagaz hazten da. Polipoak sasoiz antzeman eta kentzen badira, minbizia saihestu ahal da. Beraz, baheketa funtsezkoa da minbizi mota honen kasuan.

Horren harira, Osakidetzak proiektu bat dauka martxan 50 urte baino gehiago daukiezan pertsonentzat. Edozelan be, betiko moduan, prebentzinoa oso garrantzitsua da. Del Arcok aitatutako gomendioen artean jarduera fisikoa egitea, elikaduran zuntz asko sartzea, drogarik ez kontsumitzea eta obesidadea saihestea aurkitzen dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00