Pabellon 6 aretoko Gazte Konpainiak “Komedia Madarikatua” estreinauko dau bihar.
Urteko lehen estreinaldia izango da. 2015. urtean sortu zan Gazte Konpainia Pabellon 6 aretoan. Talde gazteen profesionalizazinoaren alde egitea da helburu nagusia. Orain arte, zazpi ekoizpen sortu dabez. Biharkoa beraz, zortzigarrena izango da.
Oraingo honetan, Tomas Afán egile sarituaren “Triptico Infernal” testuaren egokitzapena egin dabe. Euskeraz eta gaztelaniaz eskeiniko dabe “Komedia Madarikatua edo Divina Tragedia”. Saioa Iribarren Muñoz zuzendariak dana dala azpimarratu dau, euskerazko sorkuntza izan dala honakoa.
Umorea eta Drama
Idoia Barrondo arduratu da Afánen testua euskerara egokitzeaz. Gizakien manipulazinoa da gai nagusia. Gizartean sortzen diran gatazken ganeko hausnarketea. Gerrei egindako kritikea be bai. Gai sakon eta serioak izan arren, umorea eta drama buztartzen dira.
Ander Basaldua eta Gaizka Chamizoren laguntzea izan dau Saioa Iribarrenek zuzendaritzan. Gazte konpainia oraingoan, Silvia Larrauri, Luix Mitxelena, Andrea Mora, Uxue Fuertes, Ziggy Docherty eta Aitzol Villahoz aktoreek osotzen dabe. Zuzendariak dino talde zoragarria osotzen dabela.
Zezeil osoan ikusgai
Saioa Iribarren zuzendariak, eszenografia eta jantzien aldetik egindako lana, lan tekniko guztia goraipatu dau.
Astegoien honetan euskeraz estreinauko da “Komedia Madarikatua” Pabellon 6 aretoan. Hurrengo astegoienean ikusi ahal izango da gaztelaniaz. Zezeil osoan eskeiniko da ondoren eta asmoa, beste antzoki batzuetara eroatea da.