Internet sarearen munduko eguna izan zan maiatzaren 17.na. Bezperan, Save the Children erakundeak nerabeentzat online egindako indarkeriaren ganeko ikerketaren emaitzak emon ebazan jakiten. Honakoa izan zan goiburua: “%48,6ak inguruan internet erabiliz euren burua kontroletan saiatu diran nerabe-bikoteak ikusi dauz”. Gogoratu dabenez haurrek 7 urtegaz daukie lehenengo hartu-emona internet sareagaz. 10 eta 15 urte artekoen artean %95ak erabiltzen dau. Bestalde, ikaskide bat baimenik barik grabetan ikusi dabenen kopurua %36koa da. Datuak kezkagarriak dira Save The Children erakundearentzat eta hau dala eta Konexi Barik kanpainea jarri dabe abian.
Internet sarean ibilten irakatsi
Erakunde honetan argi daukie haurrak eta nerabeak interneten eta teknologia barrien erabilera arduratsu eta seguruan hezi behar direla. Ezinbestekoa da tresna batzuk ematea. Beraz, debekatu beharrean tresna honeek zelan erabili irakatsi behar jakie. Horretarako “Gertatu bada, egon gertu” izeneko tresna aurkeztu dabe. Material desbardinak daukazan tresna-kutxa bat da eta irakasleek erabili ahal izango dabe. Bide batez “Pasatzen bada, ez pasa” be bultzatzen ari dira. Indarkeria kasuen lekuko izan ezkero, albo batera ez begiratzeko deia egiten dabe honen bitartez.
Konexio Barik
Era berean, Konexio Barik kanpainea abiarazi dau Save the Children erakundeak. Gizartea kontzientziatzeko kanpainea da. Haurrak eta nerabeak interneten garatzen ari dira eta beraz, toki segurua izan behar da eurentzat, euren eskubideak betetan direla bermatuz.