Urtarrilerako deituta dagoen Bilboko manifestazinoa be azkena izatea nahi leukie

Azkena izatea itxaroten dabe Sarek eta Etxeratek

Euskal presoen eskubideen aldeko aldarria egingo da domekan hondartzetan

Bego Atxa / Bizkaia Irratia

Sarek eta Etxeratek deituta, mobilizazinoak egingo dira domekan euskal hondartzatan, presoen eskubideak aldarrikatzeko. Domeka eguerdian egingo dira agerraldiak. Dispertsinoa amaituta, oraindino ehun bat preso dagoz kartzela desbardinetan. Eusko Jaurlaritzarena da orain espetxeetako eskumena eta gertatu izan da honek presoen gradu aldaketak onartzea, baina ostean Auzitegi Nazionaleko epaileek bertan behera iztea. Bego Atxa Sareko kideak tamalgarritzat jo dau holangoak gertatzea eta hemen hartzen dan erabagi bat 400 kilometrora dagoen epaitegi batek bertan behera iztea. Legearen aplikazinoa da eskatzen dabena. Dispertsinoak iraun dauan bitartean izandako istripuetan hil eta zauritu direnak, espetxeetan hildako presoak eta motxiladun haurren aitortza eskatzen jarraitzen dabe Sarek eta Etxeratek. Iheslari eta deportaduei be legea aplikatzeko eskaria egiten dabe. Bakea eta alkarbizitzaren alde egiten dabela nabarmendu dabe. Domeka honetan hondartzetan egingo diren konzentrazinoak eta urtarrilean Bilbon egingo dan manifestazinoa azkenak izatea itxaroten dau Sarek. Momentuz ez dabe aurreikusten zer egingo leukeen azkenengoak balira.

Mobilizazinoak domeka eguerdian

Dispertsinoaren amaieratik, euskal presoen eskubideen aldeko aldarrikapenak izan dauan babes zabala, murriztu egin dala ikusten dabe Sare mogimendutik. Oraindino eskubideak urratzen direla gogoratu dau Bego Atxak. Domeka eguerdian, Bakion, Ean, Ibarrangelun, Lekeition, Mundakan, Muskiz-Zierbenan, Ondarrun, Deban, Donostian eta Zarautzen egingo dira euskal presoen eskubideen aldeko mobilizazinoak: Bakion, Bentako plazan 12:00tan; Ean, Frontoiaren atzealdean 13.00tan; Ibarrangelun Lagako hondartzan eta Laidako kanpinaren aurrealdean 12:00tan; Mundakan, Laidatxun 13:00tan; Lekeition, Abadien moilan 12:00tan; Muskiz-Zierbenan, Arenako pasealekuan 12:00tan; eta Ondarrun, Alamedan 12:00tan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00