Mugarik Gabeko Medikuak gobernuz kanpoko erakundeak Kongoko Errepublika Demokratikoaren egoerea larriagotu egin dala emon dau jakiten. Herrialde honetako indar armatuak eta M23 zein beste talde armatuen arteko gatazkak areagotu egin dira. Herritarrak, erdian dagoz atrapauta eta miloika dira euren etxeetatik alde egin behar izan dabenak.
Zibilen kontrako bonbardeoak
Kongoko Errepublika Demokratikoa, Iparraldeko eta Hegoaldeko Kibuen artean banatuta dago. Iparraldeko Kibuaren uriburua da da Goma. Hemen bakarrik, eta gobernuz kanpoko erakundearen arabera, seirehun milatik gora lagun dagoz handik urten gurean. Pertsona zibilen kontrako bonbardeoak be izan dira. Azkena maiatzaren 3an. Ondorioz, hogei lagun baino gehiago hil ziran. Esan behar zauritutako zibilak be asko direla. Horrez gain, sexu biolenzia kasuak be areagotu egin dira Afrikako herrialde honetan. Mugarik Gabeko Medikuak erakundeko kideek herrialde hartan jarraitzen dabe laguntzea eskatzen. Hemendik be lagundu geinkioela gogorarazi dabe.