Zamudioko Lagatzu euskara alkarteak 25 urte bete dauz. Kontzertu berezia antolatu dabe urriaren 19rako.
1999. urtean sortu zan Lagatzu. Bai Euskarari kanpainea egoan orduan pil-pilean eta lagun talde bat batu zan Zamudion euskera alkartea sortuz. Iñaki Atxutegik gogoratu deusku zergatik jarri eutsen Lagatzu izena taldeari. Lagatzu, Zamudion erabiltzen dan berbea da, danok batuta egoteko deia egin nahi dabe izen honegaz. 25 urteko ibilbidean, gora-beherak izan dabezan arren, danetariko lanak egin dabez Zamudion euskararen alde; Lagatzu Eguna, Bertso.-Afaria, Euskararen Eguna…
Ospakizuna
Urriaren 19rako kontzertu berezia antolatu dabe. ETS taldeko Iñigo Etxezarreta, Doctor Deseo taldeko Francis, Betagarriko Iñaki Ortiz de Villalba, Gozategiko Asier eta Iñigo, Zarama taldeko Roberto Moso, Sorotan Beleko Gorka Sarriegi eta Urbil Artola…lagun asko ikusi ahal izango dira Zamudioko kiroldegian. Batzuk besteen abestien bertsinoak eskeiniko dabez. Sarrerak 18 euroan dagoz salgai. www.zamudio.eus atarian eros daitekez, Zamudioko liburudendan, Derioko Baserri Antzokian eta Hiru tabernan eta Larrabetzuko Foteri tabernan. Kontzertua urriaren 19an, iluntzeko zortziretan hasiko da Zamudioko kiroldegian.