Bilboko Jatorki Abesbatzak kontzertu solidarioa eskeiniko dau barikuan, bere 50.urteurrenaren ospakizunei amaierea emonaz. Bilboko Atxuri Auzoan dagoen Gizakunde Elizan izango da kontzertua bariku iluntzeko zazpi ta erditetan. Retina Bizkaia Begisari alkartearen aldeko emonaldia izango da. Jatorki abesbatza 1973. urtean sortu zan. Andoni Arregi Lizarraga musikari eta konpositore bilbotarra izan zan bultzatzailea. Arregi, hil zan arte, abesbatzaren zuzendaria izan zan, 1998. urtera arte hain zuzen. Ordutik, urtero, bere omenezko memoriala eskaintzen dabe. Marian Urkiola izan zan Arregiren ordezkoa eta esan behar aurtengo udan hil dala. Orain, Joxean Llorente da Jatorki abesbatzaren zuzendaria. 16 lagun dagoz gaur egun abesbatz honetan. Emonaldi batzutan, errefortsua izaten dabela esan deusku Jabi Zorrozak. 50. urteurrena ospatzeko kontzertu desbardinak eskeini dabez urtean zehar, Begoñan edo Durangon, besteak beste.
Kontzertuak zati bi
Barikukoa, kontzertu solidarioa izango da, Retina Bizkaia Begisare alkarteari laguntzeko hain zuzen. Ez da sarrerarik ordaindu behar izango. Borondatea emongo dau ahal dauanak. Zati bi izango dauz kontzertuak. Lehenengoan gabon kantak eskeiniko dabez. Bigarrenean barriz, Gabon egunean 800 urte beteko dauazan Le Noel de Grecio obrea berreskuratuko dabe, Aita Donostiaren obrea. Bigarren zati honetan, Oreka Quartet hari laukotea, Miriam Cepeda organojolea, Mario Lerena pianojolea, Pia Rojas teklistea, Juncal Zorrilla flautajolea eta Salbatzaile Dantza Taldea be arituko dira eurekaz batera. Iluntzeko zazpi ta erdietan hasiko da barikuko kontzertua Bilboko Gizakunde elizan.