Gazteek erreferente euskaldun gehiago behar dabez Eusko Ikaskuntzak eta BBK Kunak egindako proiektu baten arabera. Jatorri ezbardinetako 14 gazteren eritxiak batu dabez. “Euskaragaz egizu match” lelopean Bilbo, Portugalete, Maroko, Senegal, Venezuela edo Nikaraguako gazteak alkartu eta ondorioak atara dabez. Jarrera aldetik, euskerarenganako jarrera anitza dala esan deusku Eusko Ikaskuntzatik Koro Murok. Eusko Ikaskuntzako gizarte barrikuntza proiektuko burua da Muro.
Gazteek bideo jokoak, Tik-Toka eta zuzeneko streaming emonaldiak jarraitzen dabez eta euskaldun erreferenteak eremu horretan be bilatu behar dirala uste dabe. Euskerea komuniketako tresna bat lez ikusi dagien, erronka handia dago aurrez aurre Muroren ustez.