Kortikoideak: kortisolaren antzeko substantzia sintetikoak

Juan del Arco Bizkaiko Farmazialarien Alkargoko zuzendari teknikoagaz egin dogu berba

Kortikoideak: kortisolaren antzeko substantzia sintetikoak

Kortikoideak gure guruin adrenalak sortzen dabezan hormona-mota bat dira, eta kortisola da garrantzitsuena. Substantzia horreek funtsezkoak dira bizitzarako, eta funtzino kardiobaskularrak, metabolikoak, immunologikoak eta homeostatikoak erregulatzen dabez.

Glukokortikoideek, zenbat eta gehiago, propietate antiinflamatorio eta immunosupresore indartsuak dabez, bereziki dosi farmakologikoetan erabilten diranean. Hori dala eta, anplituki erabili dira hantura-gaixotasunak tratatzeko, horreen artean larruazalari eragiten dinotenak. Kortikoideak bide sistemikotik (pilulak edo injekzioak) edo bide topikotik krema moduan erabil daitezke, larruazaleko prozesuen kasuan lez.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular