
Oin ezkutu eta kopla-asmakizunekaz jolasean hasi dogu aste honetako irratsaioa. Basurtuko eskolako seigarren mailako gaztetxoek hainbat bertsoaldi prestatu dabez. Euretako baten, gustoko daukiezan ibilgailuen zerrenda egin dabe. Saioa janzteko, bestetik, Mikel Urdangarinen musikea aukeratu dabe.
Bizkaiko Bertsozale Alkarteagaz lankidetzan egiten dogu Zortziko Txikia irratsaioa, domekaro entzungai izaten dana. Horretarako, Bilboko Udalaren babesa izaten dogu.