Osagaiak:
- 1 l esne
- 125 g azukerea
- 30 g Maizena
- 75 g uruna
- 2 arrautza
- Kanela adar bat
- Laranja azala
Elaborazinoa:
Jarri irakiten esne litroa, kanela adarragaz eta laranja azalagaz. Bien bitartean, katilu baten, pisatu gainerako osagaiak eta alkartu ondo hagaska bategaz.
Esneak irakiten dauanean, irauli esnea katiluko nahastearen ganean ondo iragazita, eta batu dana hagaska baten bidez. Emaitza iragazi barriro lapikora, eta irakiten ipini loditu arte.
Orea labeko erretilu baten jarriko dogu, laua geratu daiten, baina gitxienez zentimetro biko lodieragaz. Film paperagaz estaliko dogu, ganean oskolarik sortu ez daiten, eta segiduan hozkailuan sartuko dogu. Egun batetik bestera itxiko dogu hozkailuan.
Biharamonean tostadak urunetik eta arrautzatik pasatuko doguz, nahi dogun neurrian moztu ostean. Olio ugaritan frijituko doguz. Amaitzeko, azukerea eta kanela hautsa nahastau geinkez, kremazko tostaden ganetik botatzeko.
