Tenesse Williamsen lehen obra handia

Arriaga antzokian estreinauko da asteon euskerazko bertsinoa

‘Kristalezko zooa’, klasiko garaikidea

"Kristalezko Zooa" antzezlaneko zuzendari eta aktore protagonistak / Arriaga Antzokia

Tenessee Williams-en Kristalezko zooa antzezlana eskeiniko da asteon Bilboko Arriaga antzokian. Barikuan, hilaren 21ean estreinauko da eta hilaren 23ra bitartean euskeraz eskeiniko dabe. Ostean, apirilaren 3tik 6ra El zoo de cristal ikusi ahal izango da gaztelaniaz. Natalia Menendez da antzezlanaren zuzendaria. Bera arduratu da Tenesse Williamsen maisulana egokitzeaz. Euskerazko bertsinoa, barriz, Kepa Errastiren ardurea izan da. Mikel Losada, Ione Irazabal, Arnatz Puertas eta Miren Gaztañagak osotuten dabe antzeztaldea. Irazabalek esan deusku, klasiko kontenporaneoa dala antzezlana. Orain dala urte asko idatzita egon arren, gaur egunean be garrantzi handia daben gaiak aztertzen dira.

Egilearen bizitzan oinarritutakoa

1944. urtean idatzi eban Williamsek Kristalezko zooa. Bere lehen obra handia izan zan eta arrakasta erabatekoa izan zan. Familia baten istorioa da ardatz. Senarrak alde egiten dau eta ama geratzen da seme-alabakaz. Ione Irazabalek egiten dau amarena. Bere esanetan, Williamsek bere bizitzen oinarritu eban istorioa. Antzezlanaren eszenografia, argiztapena eta musikea goraipatu dauz aktoreak. Publikoak gozatu eta lan honetatik zeozer ikastea itxaroten dau Irazabalek.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00