"Kolonbia, Maroko eta Senegaleko hainbat ikasle daukaguz" esan dau Noelia Barruetabeñak

Aya Errouhy: "Marokoko eta Euskal Herriko musika taldeak gustetan jataz"

Kuskusa eta kunbia Markinako Laikoloreak jaian

Laikoloreak jaia / Bizkaia Irratia

Lea Artibai Ikastetxeak Laikoloreak ekimenaren bigarren edizinoa ospatuko dau gaur, eskualdean dagoan kultura-aniztasuna ikusarazoteko eta ezagutzera emoteko. Igazko arrakastaren ondoren, aurten bere hitzordua jarri dabe hezkuntza-zentroan bizi diran kultura ezbardinakaz bat egiteko, alkar ezagutzeko eta eskualdearen kultura-aniztasuna ospatzeko. Horrela, hainbat stand jarriko dira bigarren eskuko objektuak trukatzeko, hala nola erropak, liburuak, jolasak…

Herrialde ezbardinetako jakiak dastatzeko aukerea egongo da eta artisauak bere egongo dira beraien lanak erakusten. Musikea, janaria, dantzea eta beste jarduera batzuen bidez kultura ezbardinen inguruan ikasteko aukera aparta izango da. Noelia Barruetabeña eta Aya Errouhy euki doguz Goizeko Izarretan saioan jai honeen ingurukoak plazaratzen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular