Liburua Zugaztietako azokan aurkeztu eben orain dala aste batzuk

Tabassi familiako aita gaixorik dago, bihotzeko arazoak ditu; La Arboledako Eskolak Euskal Herrira ekarri gura dau familia, laguntzeko

La Arboleda Eskolak ‘Islam eta Tigrea’ ipuina egin dau Gazako familia bati laguntzeko asmoz

'Islam eta Tigrea' ipuinaren azala / La Arboleda Eskola

Gaur Bizkaiko eskola txikienean sartu gara, La Arboleda Eskolan, ekimen erraldoi baten barri emoteko. Eskola txiki hori Zugaztietan dago eta gaur egun 23 ikasle ditu. Ikastetxe hau Eskola Txikien Sareko partaide da, eta era horretako beste askotan lez, adin eta maila guztietako ikasleak alkarregaz dagoz gelan eta alkarregaz egiten dabe lan. Euren irakaslea eta eskolako zuzendaria Bea Berzosa da, eta berak zuzenduta ipuin solidarioa egin dabe: Islam eta tigrea.

Ipuineko protagonista Gazako Tabassi familia da: ama, aita eta lau seme-alabak, euretariko bat ipuinaren izenburuan agertzen dan Islam. Eta tigrea? Bere pelutxezko tigrea. Ipuineko familia hori bene-benetakoa da, Khan Yuniseko kanpaleku baten bizi da gaur egun eta tarteka Zugaztietako umeek bideodeiak egiten dabez familia honegaz.

Kontua da aita gaixorik dagoala, bihotzeko arazoak ditu, eta familia horri Euskal Herrira etorten lagundu gura deutsiela. Horretarako egin dabe ipuina eta saltzen dabilz. Ondo saltzen gainera. Liburua Zugaztietako azokan aurkeztu eben orain dala aste batzuk eta herritarren laguntza be txalotzekoa izan dala esan deusku Berzosak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00