‘La buena letra’ pelikula Lekeitioko Ikusgarrin astegoien honetan

David Madarietak aste honetan plataformetan dagozan estreinaldiak aitatu deuskuz

‘La buena letra’ pelikula Lekeitioko Ikusgarrin astegoien honetan

Zapaturo lez zinean aditua dan David Madarietagaz egin dogu berba Aupa Bizkaia irratsaioko Zine tartean. Astero, Lekeitioko Ikusgarri zineman dagoan ikus-entzunezko edukiaren barri emoten deusku. Astegoien honetan emonaldi bakarra egongo da. ‘La buena letra’ pelikula egongo da ikusgai.

Plataformak

Netflix eta Prime Video plataformetako estreinaldien errepasoa be egiten dogu Davidegaz. Netflixen azpimarratzekoak: ‘Los costureros’, ‘Baila, Vini’ eta ‘Secretos del deporte: El Rey del Hígado’ dokumentalak, ‘Fred y Rose West: Una historia británica de terror’ dokusaila eta ‘El sabor de lo nuestro’, ‘Malos pensamientos’, ‘Serpientes y escaleras’, ‘Los secretos que ocultamos’, ‘Apuesta’ eta ‘Legado’ telesailak. Prime Video plataforman, barriz, ‘Impostura’ telesaila estreinau dabe.

Beste albiste eta podkastak...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00