Zapaturo lez, David Madarietagaz astegoieneko estrenaldiei buruz berba egin dogu Aupa Bizkaia programako Zine tartean. Lekeitioko Zineman La cena eta umeentzako saioan Super Charlie (euskeraz) filmeak ikusteko aukera daukagu. Davidek plataforma desbardinetako estreinaldiak be kontau deuskuz. Eta betiko lez, gaur egungoak ez diranak, baina geuretzako interesgarriak izan diran pelikulak be gogoratu doguz.
