Eremuz Kanpo (1x16): 'La La Land'

Damien Chazellek zuzendutako musikalak Emma Stone eta Ryan Gosling aktoreak batzen ditu

‘La La Land’ (2016): Amets egitera ausartzen diran zoroentzat

Amets egitera animatzen gaitu asteon aztertuko dogun filmak: Damien Chazelleren La La Land. Emma Stone eta Ryan Gosling aktoreak batzen dituan musikala 2016an estreinau zan. 6 Oscar sari irabazi ebazan: zuzendaritza, emakumezko aktore, argazki zuzendaritza eta soinu-banda onenaren sariak, besteak beste. Baina beti gogoratuko dogu Faye Dunaway eta Warren Beatty aktoreen akats ikonikoagaitik, La La Land izena irakurri ebelako Moonlight-en ordez (film onenaren sariaren benetako irabazlea).

Izan be, La La Land izenak adiera bi daukaz: alde batetik, Los Angeles eta Hollywooderi erreferentzia egiteko. Eta bestetik, bere munduan bizi dan pertsona bateri erreferentzia egiteko. Hau da, burua ametsez ala txoriz beteta daukan nonor. Kasu honetan, Mia eta Sebastian, gure protagonistak. Miaren ametsa aktore bihurtzea da, baina hamaika proba egin eta gero, kamarera izaten jarraitu beharko dau momentuz. Sebastian pianistaren ametsa, ordea, jazz taberna bat zabaltzea da.

Bakardade eta frustrazino momentu horretan, alkar ezagutuko dabe. Ameslari bi. Eta euren harremana garatzen ikusten joango gara, maitemintzen diran arte. Hori bai, ez da fisikoan oinarritzen dan harremana izango. Euren anbizinoa da benetan miresten dabena, batzen dituana. Eta holan, batak bestea bultzauko dau euren helburuak betetera. Zoritxarrez, pelikula ez da euren amodiozko harremanean oinarritzen, euren ibilbide profesionalean baizik.

Ametsen garrantzia eta horren ondorioak aztertuko doguz musikal koloretsu eta magiko honen eskutik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00