Auziaren inguruan sortutako diskursoek gizarte eta lege-aldaketak eragin ebezala ondorioztatu dau

EHUko NOR ikerketa taldeko kidea da

“La Manada” auziaren ganekoak ikertu dauz Samara Veltek

Samara Velte / EHU

La Manada auziaren inguruan sortutako diskursoek gizarte eta lege-aldaketak eragin ebezan EHUan egindako ikerketa baten arabera. NOR ikerketa taldeko Samara Veltek egin dau ikerketea. 2016. urteko Sanferminetan izandako talde bortxaketeak zeresan handia eragin eban. Garai hartan, Samara Velte Berria egunkarian egoan kazetari eta kasuaren barri emon eban. 2019. urtean, liburua be kaleratu eban, kazetaritza-lana hain zuzen. Orain, oinarri zientifikoa daukan ikerketea egin dau. Azaldu deuskunez, biolentziazko gatazkek sortzen diren diskursoakaz daukien loturea aztertu nahi izan dau.

Eragina

Hedabide desbardinetako edukiak aztertu dauz Samara Veltek bere ikerketan. Prentsa idatzia eta telebista batez be. Horrez gain, testu legalen ikerketea be egin dau. Azkenik, protestek eta kalean jasotako diskursoak hartu dauz kontuan. Bere esanetan, La Manada kasuak dirkursoak barriro aktibetako balio izan eban. Kasu honen ganeko diskursoek gizarte eta lege-aldaketak eragin ebezala ondorioztatu dau Veltek. Soilik bai da bai legea etorri zain hain zuzen, ostean aldaketak batzuk egin ziran arren. Honetaz dino, beti dagoala interesen eta botere harremanen arteko tentsinoa. Dinamika sozialek ondorio materialak daukiez bere esanetan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00