¡Agur Otxoa Feroz! lana ikusi ahal izango da barriro Bilbon. Gaur, bihar eta etzi, hiru emonaldi izango dira Campos Eliseos antzokian. Iaz estreinau zan ¡Agur Otxoa Feroz! ikuskizuna Bilboko BBK Aretoan. Sarrera guztiak agortu ziren eta jente asko geratu zan ikusi barik. Hori dala eta, beste hiru emonaldi izango dira egunotan eta oraindino sarrera batzuk geratzen direla esan behar. Jose Antonio Nielfa, La Otxoa da ikuskizuneko protagonistea. Unai Izquierdo arduratu da lanaren dramaturgiaz eta Getari Etxegarai da zuzendaria. Honek esan deuskunez, lanaren berezitasunik handiena da La Otxoa bera be agertzen dala bere bizitzaren ganeko ikuskizun honetan.
Kontu ezezagunak
Zuzendariak esan deusku era berean, berarentzat eta Unai Izquierdorentzat, erronka handia izan dala lan hau egitea. Gogoratu dauanez, antzezlana aurkeztu zan egunean bertan jente ugari joan zan sarrerak erostera. Horrek beldur apur bat sentiaraztea ekarri ei eban baina azkenean, ezin hobeto urten zan guztia eta jenteak asko gozau eban lanez. Etxegarai eta Izquierdo, aktore lanetan be ari dira antzezlan honetan Gemma Martinez eta Arnatz Puertasegaz batera. La Otxoaren bizitzan hain ezagunak ez diran kontuak agertzen dira bertan, ospetsu egin aurretik bizi izandakoak besteak beste.
¡Agur Otxoa Feroz! gaur, bihar eta etzi ikusi ahal izango da Bilboko Campos Eliseos antzokian iluntzeko zazpiretatik aurrera.