
Lagungo Fundazinoak bulegoa zabaldu dau Gernika Lumon. Zerbitzu psikologikoa eskaintzen dau Lagungok orain dala 35 urtetik. Gernikaldera hedatu dabe orain euren lana. Gernikako Andra Mari parrokiaren lokaletan zabaldu dabe bulegoa, laguntza psikosoziala eskaintzeko. Jon Elorduik Lagungo fundazinoko zuzendariak azaldu deusku zelango preminak izan diren Gernikan. Familien, banakoen arazoak han be asko dira. Gernika-Lumon bulegoa zabalduta, lehenengo zeregina, bertako eta inguruko alkarteakaz batzea izango da. Zerbitzua eskaintzen be hasita dagoz.
Hitzordua aurretik
Lagungoren bulegoa astelehen goizetan eta eguazten arratsaldetan egongo da zabalik Gernikan. 747 436 996 telefono zenbakira deituta hartu daiteke hitzordua edo parrokiara bertara hurreratuta. Doako zerbitzua da honakoa.