Javi Rekondo (Fedea eta Justizia alkartea)

Rekondok Aita Santuaren azkeneko erabagien alde egin eta eleizako laikoen parte hartzea goratu dau

Laikoentzat gero eta espazio gehiago edegiten dabilz Bizkaiko eleizan

Bizkaiko Eleizbarrutian laikoentzako gero eta esparru gehiago edegiten dabilzala uste dau Javi Rekondok. Rekondo Fedea eta Justizia taldeko koordinatzaile barria da. Talde hau pefil desbardineko 80 laiko inguruk osatzen dabe. Fedea oinarri hartuta migratzaileen eskubideen alde edo beharginen eskubideen alde egiten dabe.

Horretarako hainbat GKEk edo alkartek deitutako ekimenetan parte hartzen dabe. Gaur egun eleizaren barruan laikoei eskaintzen jaken tokia gero eta zabalagoa dala uste dau Javi Rekondok. Frantzizko Aita Santuak azkenaldion hartutako erabagiak oso bide onean doazela uste dau Javi Rekondok.

Urtean zehar egiten dabezan hitzorduen barri be emon deusku. Deustuko Bidarte udaltegian topaketa bi antolatuko dabez eta abenduan ohiko erretiroa egingo dabe.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular