Urriaren 7a, Lan Duinaren aldeko munduko eguna da

Zortzigarren urtez Bilboko Eleizbarrutiak bat egiten dau Lan Duinaren aldeko egunagaz

“Lan duinaren aldeko dorsala jantzi behar dogu”

Beste urte batez, Lan Duinaren aldeko Eliza ekimena osotuten daben erakundeek, lan duinaren aldeko munduko jardunaldira deitu dabe. Eleizak 2015garren urtetik aldarrikatzen dau egun hau. Bilboko Eleizbarrutiko Lan Pastoraltzako Zorione Fundazurik gogoratu deuskunez, aurreko urteetan pausoak batu edo giza kate bat egin ebezan. Aurten lan duinaren alde mogitzera animetan dabe: lan duinaren aldeko dorsala jantzi eta kilometro batzuk egitea proposatzen deuskue. Argazkia edo bideoa atara, eta ekimena sareetan alkarbanatzera konbidetan gaitue. ‘Arin-arin lan duin!’ da urriaren 7an gogoratuko dan egunaren euskarazko goiburua. Honegaz batera, urriaren 7an 19:00etan, Bilboko San Nikolas parrokiatik Santiago katedrala joango dira, eta bertan lan duina eskatzeko konzentrazinoa egingo dabe.

Zorione Fundazurik azpimarratu dau lan duinagatik aktibo izan behar garela. “Lanak ezin dau heriotzarik edo istripurik ekarri, lanak bizitzak eregiten lagundu behar dau” azaldu dau.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular