“Arratian formazinoa daukon gazteak, lana dauko gaur egun” esan deuskue Eneko Iriondok eta Gorka Goikoetxeak. Zulaibar Lanbide Heziketako Zentroko enpresa arduradunak izan doguz aste honetan Goizeko Izarretan saioan. Zulaibarren 35 irakasle eta 250 ikasle dagoz aurtengo ikasturtean. Hilaren amaieran, zemendiaren 29an, Arratiako enplegu azokea egingo dabe. Menpeko pertsonen zaintza, fabrikazino mekanikoa edo robotikea dira Zulaibar LH zentroan gehien eskatzen dabezan graduak. “Gure ikasle gehienak dualean dabilz, horrek enpresen interesa erakusten dau” azaldu dau Gorka Goikoetxeak. Eskualdeko enpresek ze beharrizan daukien be argi dauke Zulaibar Lanbide Heziketa zentroan. “Enpresek erabilten dabezan teknologiakaz eta prozesuakaz gu kontaktuan gagoz, eta barrikuntza horreek ikasleei hedatzen deutseguz” esan dau Eneko Iriondok.