Bizkaiko metalaren grebak jarraipen zabala eduki dauela esan deusku ELA sindikatuko Aritz Huidobrok

Sindikatuek KPIaren pareko soldata igoerak eskatzen dabez eta bihar beste greba egun bat izango da

Bizkaiko metalaren gaurko huelgak %85eko jarraipena eduki dau CCOOen arabera

Bizkaiko metalaren huelgea Erandion / Hiruka agerkari digitala

Huelga eguna gaur Bizkaiko metalgintzan. Goizean 150 bat behargin joan dira Asuatik, inguruko enpresei informazinoa emoten. Enpresa guztiak itxita ikusi dabezala esan deusku Haritz Huidobro ELA sindikatuko ordezkariak. Uribe Kostan eta Erandio inguruan huelgaren jarraipen zabala azpimarratu deusku.

Bizkaiko metalgintzan dabilzan langileen lan baldintzak hobetzea eskatuko dabe gaurko huelgeagaz. Patronalari KPIaren pareko igoerea bermatzeko eta jardunaldi murrizketak be haintza hartzeko eskatu deutso ELAk.

CCOO, LAB eta UGT sindikatuek be mobilizazinoak agindu dabez gaurko. Goizean Iurreta eta Durango arteko manifestazinoa egin dabe eta Durangaldeko hainbat lantegitan be grebaren eragina agerikoa izan da. Hitzarmen barri baten alde kalera urteteko deia egin deutsie beharginei. Bihar eta zemendiaren 2a be greba egunak izango dira Bizkaiko metalaren sektorean. CCOOek emondako datuen arabera grebaren jarraipena %85ekoa izan da. FVEM patronalak ordea jarraipen hori %27koa dala aitatua dau.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00