Larreen kontuen kitapena egingo dabe bihar Ubidek eta Zeanurik, ohitureari jarraituz

10:00etan hasiko da Ubide-Zeanuri zeharkaldia

Larreen komunidadearen zeharkaldia bihar Ubidetik Zeanurira

Ohitureari eutsita, Zeanuri eta Ubideko udalek larreen mankomunidadearen kontuen kitapena egingo dabe, joan dan 120 urteko ohitureari eutsita. Orain dala urte batzuetatik, herri bien arteko zeharkaldia antolatezn dabe, ohitura hori zuzenean jarraitu ahal izateko. Bihar Zeanurin egingo dabe ekitaldia, eta ibilaldia Ubidetik Zeanurira egingo dabe. 09:00etan abiatuko da autobusa Zeanuritik Ubidera eta handik, 10:00etan urtengo dabe. Zeanurira heldu ondoren, kontuen kitapen ekitaldia ikusteko aukerea egongo da, besteak beste. Jon Urutxurtu alkarrizketau dogu Goizeko Izarretan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00