Gontzal Mendibilek, Urepel abesbatzak, Beti Jai Alai dantza taldeak, sei musikarik eta Arkaitz Gartziandiak hartuko dabe parte

'Bijotzean Lauaxeta' izeneko ikuskizun musikala eskainiko dabe (19:00etan)

Lauaxeta handia omentzeko ekitaldi bereziak gaur Laukizen

Gontzal Mendibil / Bizkaia Irratia

Gaur arratsaldean (18:00etan), Laukizen, Esteban Urkiaga Lauaxeta omentzeko ekitaldi berezia egingo dabe, poetaren jaiotzaren 120. urteurrena dala-eta. Idazlearen jaiotetxearen parean, Laukizko Lauaxeta plazan, ‘Harroa eta sendoa’ eskulturea inaugurauko dabe. Ane de la Sota, Noelia Lopez eta Wen Can Lorenzo Arte Ederren fakultadeko Eskultura Graduko ikasleek egindako lana da honakoa.

Eskulturearen inaugurazinoaren ostean, Lauaxetaren poemetan oinarritutako Bijotzean Lauaxeta ikuskizun musikala eskainiko da. Gontzal Mendibil obraren zuzendariak azaldu deuskunez, diziplina anitzeko ikuskizuna da. Musikea, dantzea eta poesia buztartzen dauz, Lauaxetaren ideiak eta burrukak publikoari helerazoteko helburuagaz. Arkaitz Gartziandia aktorea Lauaxetaren azalean sartuko da. Urepel abesbatzak, Beti Jai Alai dantza taldeak eta sei musikarik be hartuko dabe parte. Lauaxetaren figura eta bere burruka, askatasunaren eta justiziaren aldeko ekintzak, hondino be bizirik dagozala azpimarratu deusku Mendibilek. Bijotzean Lauaxeta ikuskizunak, 120 urte igaro ondoren, idazle laukiztarraren mezua eta balioak gaurko gazteei eta etorkizunari helarazoteko helburua dauka.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00