Leioa Waterpolo Taldeak ondo hasi dau ligea. Bost partidu jokatu ditu eta hiru irabazi. Gorka Sanchez entrenatzailearen esanetan, helburuak beteten dabilz. Orain laugarren garaipena lortzea dabe helburua. Zapatuan (18:45), Santa Eulaliaren aurka jokatuko dabe.
Gorka Sanchezegaz, Jokan saioan egin dogu berba. Gustora dago taldeagaz. Jokalaririk gehienak gazteak dira. Gazteak gorengo mailako kirolera zelan egokituko ziran, hortxe egoan zalantzetariko bat. Sanchezen esanetan, oso ondo erantzuten dabilz.
Seigarren jardunaldiko partidua Santa Eulaliaren aurka jokatuko dau Leioak. Sailkapenean alkarregaz dagoz. Zortzina puntu daukiez. Halanda ze, laugarren garaipena lortu, eta aurrea hartzea da helburu nagusia. Partidu onak egin ditu Leioak, batik bat. Baina Hortaren aurkakoa ezin da gertatu, Sanchezen esanetan.