Gasteizko domekako istilu larrietan Segurtasun Sailak prestatutako dispositiboa kritikatu dau legebiltzarkideak

Alderdi Popularreko legebiltzarkideak dino euskeraren zein gazteleraren erabilerea bermatu behar dala

Laura Garrido: “Euskerea ezin da proiektu sektario baten menpe ipini”

Alderdi Popularreko legebiltzarkidea da Laura Garrido Knorr / Alderdi Popularra

Laura Garrido Alderdi Popularreko legebiltzarkideagaz egin dogu berba gaurkoan Goizeko Izarretan irratsaioan. Pil-pilean dagozan gaien artean, domekan Hispanidadearen Egunean Gasteizen egondako istiluak nabarmendu behar doguz. Istiluen harira, Eusko Jaurlaritzak prestatutako Ertzaintzaren dispositiboa kritikatu dau Alderdi Popularrak, ertzainak arriskuan ipini ebazalakoan: “Gure babesa emoten deutsagu Ertzaintzari, Segurtasun Sailak prestatutako dispositiboak huts egin eban”.

Bestalde, abortuaren gaia zeresana emoten dabil egunotan. Espainiako Gobernuak eskubide hori bermatzeko erreforma konstituzionala hasi dau, baina horrek babesa zabala behar dau eta, besteak beste, PPren aldekotasuna. Garridok uste dau Alderdi Sozialistak mahai ganera ekarritako gaia dala bere ustelkeria estaltzeko asmoz. Hain zuzen be, Jose Luis Abalos ministro ohiak epailearen aurrean deklaratuko dau gaur bertan.

Euskerea funtzino publikoan

Eusko Legebiltzarrean euskereak funtzino publikoan euki behar dauen lekuaren gaineko proposamen bi be aurkeztuta dagoz: Euzko Alderdi Jeltzalearena eta Euskal Herria Bildurena. Garrido askatasuna bermatu behar dalakoan dago: “Euskerea ezin da proiektu sektario baten menpe ipini”.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00