Sabino Arana Fundazinoaren aurtengo sarietako bat Euskal Artzainak Ameriketan irabazi asmo bako alkartearentzat da. Domekan banatuko dabez Sabino Arana Fundazinoaren sariak Arriaga antzokian egingo daben ekitaldian. Ameriketara joandako artzainen historia jasoten eta zabaltzen egindako lanagaitik aurten sarietako bat Euskal Artzainak Ameriketan alkartearentzat izango da. Hogeigarren mendearen hasieran heldu ziran lehenengo artzainak Ameriketara. Lehenengo euskaldunak 1850. urtean urre bila joan ziran eta artzainen mugimendua 1920tik aurrera hasi zan. Laura Igantzi, Euskal Artzainak Ameriketan alkarteko presidentea euki dogu aste honetan Goizeko Izarretan saioan.
Zonaldeka ikusi dabe, esaterako, Baztangoak Kaliforniara joaten zirala, Lesakakoak Nevadara, bizkaitarrak Idahora… “Euskal artzainek erakutsi eben herri bat zirala” esan desku Laura Igantzik. Artzain guzti horreen errolda bat osatzen dabilzala gaineratu deusku.