"Akabo" eleberriaz aritu gara berbetan

Libururik argitaratu barik ia 20 urte egin eta gero literaturara bueltatu da Mintegi

Laura Mintegi asteon Irakurrieran saioan

Mikel Antza eta Laura Mintegi / Bizkaia Irratia

Laura Mintegik “Akabo” eleberria aurkeztu dau Irakurrieran irratsaioan. Ia hogei urte egin dauz ezer kaleratu barik. Maitasuna, identidadea, bikote harremanak eta komunikazinoa dira ardatz, Mintegiren lan barrian. Saio honetan, bestalde, Durangoko Hitz liburu-dendan alkartu gara urte askotan bertako langile izandako Nekane Bereziartuagaz. Berak, euskerara ekarritako Rosa Luxemburgen “Kartzelako Gutunak” liburua gomendatu deusku.

Liburua eskuratzeko…

Laura Mintegiren “Akabo” liburua eskuratu gura daben entzuleek, Bizkaia Irratiko 665 700 700 telefonoko whatsappean itxi behar dabe mezua. Mezuaren hasieran Irakurrieran saioa eta liburuaren izenburua aipatu, izena emon aurretik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00