Akabo, Laura Mintegiren eleberri barria

Komunikazinoaren hutsuneak, maitasunaren mugak eta traizioaren ondorioak jorratzen dauzan eleberria

Laura Mintegi: “Hainbat nobela on pasetan ari dira ustekabean, irakurteko ohiturea gainbeheran dagoalako”

Akabo eleberriaren azala / https://x.com/txalapartatik

1980ko hamarkadatik eleberri eta artikulu asko idatzi dauz: Nerea eta biok, Sisifo maite minez  eta Ecce Homo bezelako lanak bere ibilbidean mugarri izan dira. Euskal literaturan erreferentziazko idazlea da Laura Mintegi.

Orain, Akabo izeneko eleberria aurkeztu dau Txalaparta argitaletxearen eskutik. Eleberri honek komunikazinoaren hutsuneak, maitasunaren mugak eta traizioaren ondorioak jorratzen dauz. Protagonistak, Sheena izeneko emakumeak, bere bikotekidea, Manu, hil egiten dau baratxuri-zopa baten bidez, eta hortik abiatzen da kontakizun psikologiko eta narratibo konplexua. “Tontoa emoten badau be, (pertsonaiak) modu normalean konportatzen dira eta nik bakarrik paperean ipini behar dot hori”, azaldu deusku Laura Mintegik.

Laura Mintegi: “Hainbat nobela on pasetan ari dira ustekabean irakurtzeko ohitura gainbehera dagoalako. Konpetentzia handia dauka pantailekin”

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00