
Bilbon jokatutako Europa League-eko finalean ez ziran egon Angel Toña eta Sebas Garcia, ez zituan erakarri. Holako egunen antolaketeaz kritiko agertu dira. Euskaraldiari dagokionez, euskereak holako ekimenak eta gehiago behar dituala esan deuskue, eta batez be jentearen atxikimentua. Gazako egoerea negargarritzat jo dabe, eta horretaz berba gehiago egin beharko geunkela uste dabe.