Leire Ugadi idazlea izan da Irakurrieran irratsaioan. Simulakro bat izeneko poesia liburuaz egin deusku berba. Eguneroko bizitzaren ikuspegi intimo bat eskaintzen dau Ugadik, kolektibotasunaren baitatik, gaur egungo gizartearen arriskuez ohartarazi eta horreei ihes egiteko jarraibide izan daitekezanak.
Aholkua
Bilboko Laurak liburudendako Mikel Anton arduradunak, euskarara ekarritako Walter Benjaminen Denbora, Historia eta Artearen inguruko testuak liburua gomendatu deusku.
Liburua eskuratzeko…
Leire Ugadiren Simulakro bat poema liburua eskuratu gura izan ezkero, Bizkaia Irratiko 665 700 700 telefonoko whatsappean itzi behar da mezua. Mezuaren hasieran Irakurrieran saioa eta liburuaren izenburua aipatu, norberaren izena emon aurretik.
