Urtero lez Atabaka Kultur Elkarteak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak garrantzi historiko handia daukan ingurua induskatu dabe. Aurton boluntarioek eta Aranzadi Zientzia Elkarteko arkeologoek 52 lagunen taldea osatu dabe. 2024ko udan hamar urte bete dauz antxinako aztarnak bilatzeko auzolan berezi honek. Adituen arabera Erdi Arotik XIXgarren mendera doazen aztarnak agertu dira denbora tarte honetan. Besteak beste Frantziskotarren XVIIgarren mendeko komentu baten aztarnak eta ermita batenak dokumentauta dagoz.
2023 eta 2024 urteen artean 5 pertsonen gorpuzkinak topau dabez. “Andra batzuenak dira, ziur asko ermita eta komentuaren antxinako zaindariak edo serorak izango ziran” azaldu desuku Atabakako Guillermo Ruiz de Erentxunek. Garraitz Parke Arkeologiko izentau eben orain dala urte batzuk, horren arabera topautako guztia uhartean bertan laga behar da. Hori horrela izanda Atabaka Kultur Elkarteak ondare historiko horri ikusgarritasun handiagoa emotea eskatu dau. “Garraitzen agertutakoa erakusteko irlan bertan leku diskretu bat sortu beharko litzateke eta hori zaintzeko zein bisita gidatuak egiteko pertsona bat bermatu beharko zan” aldarrikatu dau Ruiz de Erentxunek. Zentzu horretan biderik ez bada egiten Atabaka kultur alkarteak gatx ikusten dau 2025ean indusketakaz aurrera jarraitzea.